Xiberuko ateraldia - 1. kronika

08/10/2026


 

Kaixo familiak!

Lehenengo eguna Xiberuan

Zer moduz Zaraitzu aldetik? Gu Xiberu aldetik ezin hobe gabiltza! Atzo Otsagabian autobusa hartu genuenean ematen zuen zerua gure gainera eroriko zela...a ze euritea! Emozioz beterik ekin genion Mauleko bideari. Iturzaetako lepotik pasa, Atharratzetik pasa eta konturatu orduko Maulen ginen gaineko plazan, leheneko merkatu estalian. bertan hamaiketakoa jan eta tipi-tapa aldapatxo bat igo onodoren Mauleko gaztelura ailegatu ginen. Allande Etxartek erakutsi zigun gaztelua eta baita bitxikeri pila bat kontatu, asko ikasi genuen.

 

Berriro merkatu estalira buelta eta bokata goxoak jan ondoren Timothée Cangrand-ek Don Quichosse espartin lantegia erakutsi zigun baita espartinak nola egiten dituzten hasi eta buka, a ze interesgarria! Hortik zuzenean Idauzemendiko Karrikia aterpera, a ze gogoak genituen! Bertan zai genuen Xabi Lucuix eta maletak logeletan utzi ondoren aterpearen ondoan dagoen aterpean jolasteko aukera izan genuen, bai gustora!

 

Bapatean arttsaldeko 20:00ak ziren eta azenario entsalada, arroza, oilaskoa eta iogurra afaldu ondoren lotara! Alozeko lagunekin amesteko prest!


 

Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du