Xedea, ikuspegia eta balioak - HHLH-DBHI Otsagabia - Ikasnova
Xedea, ikuspegia eta balioak - HHLH-DBHI Otsagabia
Xedea, ikuspegia eta balioak
Xedea
Xedea
Eskualdeko landa eremuko ikastetxe publikoa da. Haur Hezkuntza eta Derrigorrezko Hezkuntza osoa ematen ditu. Ikasle guzien garapena eta heziketa ahalbidetzen du.
Arreta pertsonalizatua eskaintzen du eta ikasle bakoitzak bere ahalmenak ahalik eta gehien garatu ditzan eta ikasle autonomo eta trebeak izan daitezen saiatzen da.
Inguruarekin estuki lotua dagoen eskola da. Inguruarekin lan egiten du, inguruko eskolekin eta familiekin harreman zuzena du. Hezkuntza eleaniztuna eta kalitatezkoarekin konprometiturik dago.
Gure inguruan integratutako ikastetxea da, gure kultura, hizkuntza eta ohiturekin konprometitua, Euskararen sustapenarekin konprometitua.
Gizarte eta hezkuntza aldaketetara egokitzeko prest dago.
Hezkidetza, balioetan oinarritutako hezkuntza, emozioen kudeaketa eta bizikidetza lantzen ditu.
Ikaskuntza kooperatiboa, aktiboa eta adin desberdinetakoen arteko ikasketak bultzatzen ditu.
Ikuspegia
Ikuspegia
-
Landa-eremuko ikastetxea da, inguru sozial eta naturalari lotua dagoena. Hezkuntza testuinguru baten barruan kokatzen da, gertukoa da eta balioetan oinarritutako formakuntza ematen du.
-
Hezkuntza eleaniztuna eskaintzen da, betiere euskararen ezagutza eta erabilpenaren normalizazioan oinarrituta. Emaitza akademikoei garrantzia ematen zaie.
-
Irakasleen formakuntza aktiboa gaurkotasun pedagogiko eta metodologiko jarraian oinarritzen da, eta horrela, ikasleen jarduna profesionala izatea lortzen da.
-
Hezkuntza proiektuak inguruari lotzen zaizkio eta bertan lan egitea eta ikasleak inguruan sartzea bilatzen dute.
-
Ikastetxearen kudeaketan kalitatea bilatzen da.
-
Familien parte-hartze eta kooperazioa bilatzen da.
-
Hezkuntza norbanakoan oinarritzen da.
-
Garrantzia ematen zaio arlo emozionalari eta taldearen bizikidetzari.
-
Ikastetxeak konpromisoa du iraunkortasun eta inguru sozial eta kulturalarekin.
Balioak
Balioak
-
Irakaskuntza euskaldun eta eleanitza.
-
Ikaskuntza kooperatibo eta belaunaldiartekoa.
-
Esperientzietan oinarritutako ikaskuntza eta inguruarekin lotura zuzena duten proiektuak.
-
Bizikidetza, berdintasuna eta adimen emozionalaren sustapena.
-
Ikasle bakoitzaren jarraipen eta ardura, aniztasunari erantzunez.
-
Hezkuntza komunitatearekin erlazio zuzena eta hurbilekoa.
-
Inguruarekin konpromisoa, eskolak bere beharretarako prestutasuna erakusten du.
-
Irakasleria konprometitua, inplikatua eta ilusioarekin.
-
Jarrera kritikoa, bakoitzarena nahiz jendartearena, egindakoa ebaluatu eta erronka berriak sortuko dituena.
