Zumaia-Erronkari-Zaraitzu topaketa

10/10/2025

Larrazken hasieran, Zumaiako ikasleak etorri ziren gurera, Piritopaketak ekimenaren baitan. Euskara ardatz hartuta, hiru egun zoragarri pasa ditugu ikaslek zein irakaslek. Gure bailara aurkeztu, Irati ezagutu eta Otsagabian barna hainbat jarduera egin genituen. Irrikitan gaude topaketa honi jarraipena emateko, udaberrian. Orduan, Zumaiara joanen gara itsasoaz gozatzera eta hasitako harreman hauei jarraipena ematera. Hemendik eskerrak eman nahi ditugu parte hartu duten familia guztiei, Guraso Elkarteari, NIZari, Bordaxakiri eta Unai sukaldariari. Hemen duzue egun horietako irudi-bilduma labur bat.

 

Nafarroako Gobernuak lagundurik