Xedea, ikuspegia eta balioak

Xedea

 

  • Eskualdeko landa eremuko ikastetxe publikoa da. Haur Hezkuntza eta Derrigorrezko Hezkuntza osoa ematen ditu. Ikasle guzien garapena eta heziketa ahalbidetzen du.

  • Arreta pertsonalizatua eskaintzen du eta ikasle bakoitzak bere ahalmenak ahalik eta gehien garatu ditzan eta ikasle autonomo eta trebeak izan daitezen saiatzen da.

  • Inguruarekin estuki lotua dagoen eskola da. Inguruarekin lan egiten du, inguruko eskolekin eta familiekin harreman zuzena du. Hezkuntza eleaniztuna eta kalitatezkoarekin konprometiturik dago.

  • Gure inguruan integratutako ikastetxea da, gure kultura, hizkuntza eta ohiturekin konprometitua, Euskararen sustapenarekin konprometitua.

  • Gizarte eta hezkuntza aldaketetara egokitzeko prest dago.

  • Hezkidetza, balioetan oinarritutako hezkuntza, emozioen kudeaketa eta bizikidetza lantzen ditu.

  • Ikaskuntza kooperatiboa, aktiboa eta adin desberdinetakoen arteko ikasketak bultzatzen ditu.

Ikuspegia

  • Landa-eremuko ikastetxea da, inguru sozial eta naturalari lotua dagoena. Hezkuntza testuinguru baten barruan kokatzen da, gertukoa da eta balioetan oinarritutako formakuntza ematen du.

  • Hezkuntza eleaniztuna eskaintzen da, betiere euskararen ezagutza eta erabilpenaren normalizazioan oinarrituta. Emaitza akademikoei garrantzia ematen zaie.

  • Irakasleen formakuntza aktiboa gaurkotasun pedagogiko eta metodologiko jarraian oinarritzen da, eta horrela, ikasleen jarduna profesionala izatea lortzen da.

  • Hezkuntza proiektuak inguruari lotzen zaizkio eta bertan lan egitea eta ikasleak inguruan sartzea bilatzen dute.

  • Ikastetxearen kudeaketan kalitatea bilatzen da.

  • Familien parte-hartze eta kooperazioa bilatzen da.

  • Hezkuntza norbanakoan oinarritzen da.

  • Garrantzia ematen zaio arlo emozionalari eta taldearen bizikidetzari.

  • Ikastetxeak konpromisoa du iraunkortasun eta inguru sozial eta kulturalarekin.

Balioak

  • Irakaskuntza euskaldun eta eleanitza.

  • Ikaskuntza kooperatibo eta belaunaldiartekoa.

  • Esperientzietan oinarritutako ikaskuntza eta inguruarekin lotura zuzena duten proiektuak. 

  • Bizikidetza, berdintasuna eta adimen emozionalaren sustapena.

  • Ikasle bakoitzaren jarraipen eta ardura, aniztasunari erantzunez.

  • Hezkuntza komunitatearekin erlazio zuzena eta hurbilekoa.

  • Inguruarekin konpromisoa, eskolak bere beharretarako prestutasuna erakusten du.

  • Irakasleria konprometitua, inplikatua eta ilusioarekin. 

  • Jarrera kritikoa, bakoitzarena nahiz jendartearena, egindakoa ebaluatu eta erronka berriak sortuko dituena.