Ikastetxeko Plan Digitala - IPD - HHLH-DBHI Otsagabia - Ikasnova
Ikastetxeko Plan Digitala - IPD - HHLH-DBHI Otsagabia
Ikastetxeko Plan Digitala - IPD
TESTUINGURUA
TESTUINGURUA
Otsagabiko eskola Zaraitzu Ibarreko eskola bakarra da, 90. hamarkadan Jaurrieta eta Ezkarotzeko eskolak itxi zituztenetik. Urte haietan zegoen eskolen koordinatzailearen lanaldia erdia izatera pasatu zen, eskolen arteko koordinazio beharra desagertu zen, baina ez testuinguru isolatuko zailtasun ete erronkak. Kontuan hartu beharra dago Iruñetik 80 kilometrotara dagoela eskola, eskolarik hurbilenak 40 minutu ingurura, 30 km Erronkari, 28 km Garralda eta 45 km Irunberri. Distantziari populazioa beherakada gehitzen bazaio, geroz eta populazio txikiagoa dago ibarrean (1000 biztanle,14 herri eta 310 km2-tan banaturik), haintzakotzat hartu behar dira eskola hauek dituzten berezitasunak eta erronkak, ezinbestekoa izanik landa eskolen arteko koordinazio eraginkorra bidean dauden zailtasun guztiak gainditu ahal izateko.
Izan ere, eskolan hiru etapa oso batera ditugu (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH) eta, ikasleen kopuru txikia dela eta, ikastalde guztietan maila bat baino gehiagoko ikasleak izaten dira. Nahiz eta hiru etapa egon eskolan, osotara 7 unitate ditugu:
-
Haur Hezkuntza (3 urteko ikasleekin).
-
Haur Hezkuntza (4 eta 5 urteko ikasleekin).
-
Lehen Hezkuntza (1. maila eta 2. maila).
-
Lehen Hezkuntza (3. maila eta 4. maila).
-
Lehen Hezkuntza (5. maila eta 6. maila).
-
Bigarren Hezkuntza (1. maila eta 2. maila).
-
Bigarren Hezkuntza (3. maila eta 4. maila).
Hala eta guztiz, landa eremuko kokapena eta maila anitzeko gelak ez dira koordinazio erronka suposatzen duten faktore bakarrak. Ikasleen gaitasunei erreparatuta, eskola honetako taldeak oso heterogeneoak dira, aniztasun handia dugu, ikasle guztiak D ereduan egon arren hainbat ikaslek matrikulazio berantiarra izan dute eta zailtasunak dituzte euskararekin, batez ere lehen hezkuntzan. Irakasle talde txikia izatea (19 irakasle hiru etapak kontuan hartuta), familia eta inguruko eragileekin sarean lan egiteko ohitura edota eskolan Berrikuntza Proiektu bat martxan egotea dira koordinazio behar horren erakusgarri batzuk.
AZPIEGITURA
AZPIEGITURA
Eskaintzen diren zentroaren oinarri-ekipamendua hemen eskura daitezke:
https://inventario.educacion.navarra.es/glpi/front/central.php
Honetaz gain baita ere eskura ditugu:
- 3D inprimagailua eta filamentuak.
- Robotikarako robotak etapaka (HH, LH eta DBH).
- Pentsamendu konputazionalerako tresnak.
JUSTIFIKAZIOA
JUSTIFIKAZIOA
Gaur egun informazioa eskuratzea gero eta errazagoa da, gero eta baliabide gehiago daudelako, hain zuzen. Internetaren asmakuntzarekin, ate asko ireki zaizkigu edozer gauzetarako, baina gehienbat informaziorako eta komunikaziorako, batez ere, bi horiek eraldatzea lortu dutelako.
Industria Iraultzaz geroztik, Ezagutzaren Gizartea da Mendebaldeko gizarteetan gertatu den transformaziorik garrantzitsuena eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak dira (IKT) aldaketa horien guztien eragileak. Digitalizazioak informazioaren tratamendu-ziklo guztiari eragiten dio: informazioa bilatu, eskuratu, balioetsi, sailkatu eta gordetzeko estrategia eta baliabide digital eraginkorrei. Faktore multzo horri esker, transformazio-ahalmen handia daukate IKTek, mundua digitala bihurtu da.
Konpetentzia digitalak, oinarrizko konpetentzia izanik, ikasle guztiei Ezagutzaren Gizartean moldatu ahal izateko baliabideak eskaini behar dizkie. Era berean, teknologia modu instrumentalean menderatzea baino gehiago izan behar du konpetentzia horrek; sarean dagoen informazioa kritikoki eta arduraz erabiltzeko gaitasuna eman behar du, eta bitarteko horietan modu sortzailean aritzekoa ere bai.
Hezkuntzan konpetentzia digitala garatzeko, IKTak ikasarloetan txertatzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Hau da, ikas-irakaskuntza prozesuan baliabide digitalak normaliza daitezen, ikasgelako jardueretan txertatuz, eguneroko bihurtzera iritsi arte.
Plana sortzea eragiten duten elementuak: hautemandako beharrak, arazoak eta mugak.
Aspaldidanik eskolan antzeman den beharra izan da teknologia berrietan trebezia duten irakasleak gutxi izanik, lan karga handia izaten dutela, askotan heuren denbora librean eginaz eskolarako editatzen diren aurkerzpen eta abarrak. Plan digitalaren sorrerarekin nolabait gabezia hori konpontzea espero da eta irakaslego gehiengoa trebatzea hainbat tresna digitaletan.
Ikastetxearen estrategia digitala eta Urteko Programazio Orokorrarekiko (UPO) eta Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuarekiko (IHP) harremanaren inguruan ondorengo atala hauek nabarmendu behar dira:
- Aurrez aurrekoa ez den plana (PANP) martxan jarri zen kontingentzia planaren barruan, Hezkuntza Departamentuak egindako Kontingentzia Planean oinarrituaz.
- Irakasle, ikasle eta familia berriei harrera egiteko protokoloa diseinatua dauka eskolak, lehen momentutik etorri berriak eskola komunitatearen parte senti daitezen eta babesa jaso dezaten.
- Teknologiari dagokionez erabilpena anitza da, hainbat esparrutan erabiltzen da, hainbat ikasgaietan eta modu desberdinetan, gehienetan modu integratzailean. Egunerokoan erabiltzen dira drive eta ikasgelak, materiala modu ordenatuan izateari garrantzi handia ematen zaio. Lehen hezkuntzan 2. mailan hasten dira korreoa erabiltzen hezkuntzako helbidearekin. Ikastetxeak abian dituen berrikuntza proiektuetan sortzen diren produktoek oinarri teknologikoa dute, infografiak, bideoak, kartelak eta abar sortzen bait dira. Ahozkotsauna eta euskararen erabilpenari garrantzi handia ematen zaio eta teknologia berriak integratu dira hauek aurrera eraman ahal izateko. Familiekiko harremanak zuzenak izan arren, horrelako eskola txikiek horretarako aukera ematen bait dute, komunikazio protokoloak eta web orria ohiko tresna bilakatu dira. Ikasle era irakasleek kontu instituzionala erabiltzeko araudia ezagutzen dute.
Ikastetxearen Plan Digital hau egin eta abian jartzeak gaur egungo hezkuntza-araudiari erantzuten dio, funts publikoekin sostengatutako ikastetxe guztiek erakunde-estrategia digital bat izan behar baitute. Estatu mailan, LOMLOEk (3/2020 Lege Organikoa) eta Irakaskuntzako Gaitasun Digitalaren Erreferentzia Esparruak (MRCDD) ezartzen dute ikastetxeak digitalki erakunde eskudun bihurtu behar direla. Nafarroako Foru Komunitatearen eremuan, plan hau Hezkuntza Departamentuak eraldaketa digitala sustatzeko emandako jarraibideen barruan kokatzen da, teknologiaren erabilera tresna bat ez ezik, aldaketa metodologiko eta pedagogikoaren katalizatzaile bat ere izango dela bermatuz.
Plan digitalak zuzenean laguntzen du institutuaren helburu orokorrak lortzen, eta ikasleei garapen integralerako beharrezkoak diren trebetasun eta gaitasun digitalak ematen dizkie.
- Inklusioa eta aniztasunarekiko arreta: ikastetxeak inklusioarekin duen konpromisoa indartzen du, laguntza-teknologiak eta baliabide digital pertsonalizatuak erabiltzeak aukera ematen du hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak gela arruntetan hobeto integratzeko.
- Eleaniztasuna sustatzea: IPDak baliabideak hainbat hizkuntzatan kudeatzea errazten du, ikastetxearen Hizkuntza Proiektua babestuz, hizkuntza bakoitzaren eredu bakoitzaren behar espezifikoak zaintzen baititu.
- UPOrekiko harremana: Estrategia digitala UPOn islatzen da, irakatsi eta ikasteko prozesuan teknologia integratzen duten jarduera eta proiektu espezifikoak planifikatuz. Ekintza horiek ikasleen eta irakasleen gaitasun digitalean duten eragina neurtzeko ebaluazio-irizpideak ezartzen dira.
- Maker Kultura eta Gaitasun Digitala: Planak azpiegitura aprobetxatzen du (robotikako kitak, 3D inprimagailuak, laser ebakitzaileak) "maker identitatea" sustatzeko.
ANALISIAREN AZTERKETA ETA HELBURUAK
ANALISIAREN AZTERKETA ETA HELBURUAK
Esteka honetan ikusi daiteke AMIAren azterketaren ondorenean aztertutako helburuak eta ekintzak zein diren:
Balorazio honen ondorioz, datozen ikasturteeri begira, prozesuan dauden edo egiteke dauden helburuak eta ekintzak mantentzen dira, eta honako hauek gehitzen dira:
- Helburua: Monitoreen prestakuntza. Klaustro osorako prestakuntza egingo da, irakasleek ikasgelan dituzten lanpostu berriak OPSa erabiliz erabili ahal izateko.
- Helburua: Ongizate Digitala: Digitala modu orekatu eta osasungarrian erabiltzeko jarraibideak planteatuko dira. Irakasleei begira, klaustroetan, harrera-planean eta buletinean zabalduko da, eta gai hauek landuko dira, besteak beste: postaren programazioa lan-ordutegian eta Google kontuaren deskonexioa mugikor pertsonaletik lanekoa ez den ordutegian. Ikasleei begira, CBKren erabilerari buruzko hausnarketa planteatzen da.
- Helburua: Ikasleen eta irakasleen Konpetentzia Digitala (IkKD)