Salida a Zuberoa - 2. Crónica - HHLH-DBHI Otsagabia - Ikasnova
Salida a Zuberoa - 2. Crónica - HHLH-DBHI Otsagabia
Xiberuko ateraldia - 2. kronika
2026/10/09
Gau osoa euritan eman ondoren argitu du egunak Idauze-mendi aldean eta ordurako iada batzuk iratzarririk zeuden, hori bai ederki atseden hartuta. Kola-kao eta txokolatezko garrotea gosalduta Basabüruko ikastolara abiatu gara.
Bertan zai genituen Alozeko lagunak eta agurtu ondoren talde desberdinetan nahastu gara eta jolas batzuk egiten aritu gara; pistoleroa, 1-2-3 eguzki, mezu bidaltzailea…Bereahala ailegatu zaigu hamaiketakoa hartzeko ordua. Behin indarrak berreskuratuta, Atharratzeraino joan gara era bertan kalez kale ibili gara kantuan. Hainbeste kantu eta ibilita gosez ginenez Atharratzeko Artetxean bazkaldu dugu denok batera. Artsaldean taldetan banatuta, lehen hezkuntzakoak Atharratzetik barna ibili gara herriari buruzko gauza interesgarriak ikasten eta baita arteaz ere! Ttipiak berriz ikastolan egon dira mural eder bat margotzen.
Basabüruko lagunak agurtu ondoren aterpera abiatu gara eta lehenengo gauza merendua hartzea izan da. Segidan aterpe inguruan ibili gara jolasean eta hortik afaltzera; tomatea errusiar entsaladarekin, lasaña eta euskal biskotxa izozkiarekin. Bapo-bapo geratu bagara ere oraindik indarrak genituenez diskotekan dantzatuz xahutu ditugu. Hortik bai, dena emanda oherako bidea hartu dugu. Gaur egun polit baten oroitzapenekin hartuko dugu lo.
Bihar ziurrenik inguruko herriren batean egongo gara goiza pasa Zaraitzuko bidea hartu arte.