Jantokia - HHLH-DBHI Otsagabia - Ikasnova
Jantokia - HHLH-DBHI Otsagabia

Eskolako jantokia
Gure ikastetxea zonaldekoa izanik, zerbitzu hau Nafarroako Gobernuaren ardurapean dago. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek asteko bost eskola egunetan ikastetxean bazkaltzen dute: astelehen, astearte, asteazken, ostegun eta ostiralean, iraila eta ekainekoak barne.DBHko ikasleek astelehen, astearte, asteazken eta ostegunean, urritik maiatzera, ikastetxean bazkaltzen dute.
Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek 14:05tik 15:15ra jantokian bazkaltzen dute, ondoren 15:15tatik 16:00ra extraeskolarra dutelarik. DBHko ikasleek 15:10etatik 16:00ra egiten dute.
Zerbitzu Osagarrien Atalak 2025-2026 ikasturtean jantoki zerbitzua “IRIGOYEN” enpresari esleitu zion. Enpresa arduratzen da elikagaiak erosteaz, langileak kontratatzeaz, menuak diseinatzeaz eta ikastetxean bertan janaria prestatzeaz.
Irailetik ekainera bitarte, astelehenetik ostiralera, ikastetxea arduratuko da jantokiaren kudeaketaz. Ikasturte honetan Izaskun Larrañaga da eskola-jantokiko kudeaketa aurrera eramango duena eta Puy Ziaurritz eta Tasio Sanz administrariak izango dira.
Jantokiarekin lotutako edozein aferetarako (faltak, noizbehinka joatea, kobrantzak, zalantzak, menu aldaketak), jarri harremanetan honako posta elektroniko honen bidez: cpotsagi@educacion.navarra.es.
