Teatro "Eguzkiaren bila" (Buscando al sol) - HHLH-DBHI Otsagabia - Ikasnova
Teatro "Eguzkiaren bila" (Buscando al sol) - HHLH-DBHI Otsagabia
"Eguzkiaren bila" antzezlana
2026/06/24
Ekainaren 12an, Ezkarozeko Ibarreko Etxean, haur eta lehen hezkuntzako ikasleek "Eguzkiaren bila" antzezlanaren emanaldia egin zuten, Zaraitzuko biztanleek aretoa goraino bete zutelarik. Ikasturte osoan zehar egindako lanaren emaitza izan zen. Eskolak, Xabier Diaz-Esarte zaraitzuarrak sortutako antzezlana egokitu zuen eta ahozko hizkuntzan trebatzeko, dramatizazioa lantzeko, kantak eta dantzak egiteko edota jantzien eta dekoratuen prestaketa bezalako lanak egiteko baliatu zuen. Sarreretatik ateratako dirua eskolako patioaren eraldaketara bideratuko da.